Erraldoiak

 

ERRALDOIAK

Erraldoiak giza irudiak dira, neurri handikoak, Europa mendebaldeko eta Hego Ameriketako herri batzuetako jaiak alaitzen dituztenak musikaren doinuez dantza egiten dutela. Antzina zurez, zumezeta larruz egiten ziren; egun, harrikartoiz edo poliesterrez eraikiak izaten dira, armazoia keretaz, zurez, burdinaz edo aluminioz egina dute, eta oihalez estalita daude. Euskal Herrian, bereziki Nafarroa Garaiko herrietako jaietan agertzen dira, eta desfilea egin ohi dute kaleetan zehar, maiz buruhandi edo kiliki izeneko pertsonaiekin batera.