Joaldunak

 

JOALDUNAK

Joalduna edo joareak dituena, Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduz urtarrileko azken asteburuaren ondorengo astelehen eta asteartean inauterien heldueraren berri ematen duena. Batzuetan, euskal kulturako beste pertsonaia batekin nahasita, zanpantzar esaten diote joaldunari.