Moto trial show

 

 

MOTO TRIAL SHOW

Ikuskizun handi batek behar duen guztia duen erakustaldia da hau, arriskua, zarata eta barre algarak uztartzen dituena. Gure pilotuek beraien abilezia erakutsiko dute motorren gainean, hainbat eta hainbat traba, oztopo, malda gainditu beharko dituzte, pentsaezinak diren ariketak eta altuerak lortuz. Eta dena ez denez oztopoak gainditzea… sorpresa eta dibertsiorako tartea ezin da falta!