Hankaz gora

 

 

 

HANKAZ GORA

Hankaz gora ikuskizun familiarra da, zirko istorio bat. Istorio atsegin, sakon eta dibertigarria.

Hiru artistek zirkoko modalitate guztiak egin behar dituzte:  ekilibrioak, malabareak eta airean egiten diren ariketak… eta aldi bereran, pertsonak dira, ahulak, sentiberak, harroak…

Istorioan zehar  gatazka eta sorpresa ezberdinak emango dira eta artistak umorearekin konpontzen saiatuko dira.

Edozein modutan, hankaz gora dagoen mundua erakutsiko digute.