Kutxa baten istorioak

 

 

 

KUTXA BATEN ISTORIOAK

Fidel eta Capulita bi pertsonaia xelebre dira.

Beraiekin batera, bere ondasunak gordetzen dituzten kutxa zahar bat daramate. Bertatik ikuskizunerako behar duten guztia aterako da, hau erritmo bizi batekin hasiko da aurkezpenak eta akrobaziak direla medio.

Haien artean maitasun gorroto erlazio bat dago, askotan bakoitzaren nortasunak eta desadostasunak agertuko dituzte. Erlazio hau emanaldiaren gidari izango da.

Gizonezkoak momentuka segurtasun eza eta mehatxua sentituko du, antza bere kidearen arreta lapurtzen duen besteren bat dagoelako.

Emakumezkoak, hau, pilota batzuekin lasaitzea lortuko du. Horrela malabare ikuskizun bateri bide emango zaio, honetan Fidelek kutxaren gainean errebotatuko ditu pilotak.

Momentu arrakastatsu honen ostean, estutasuna bueltatzen da eta hirugarren hori berragertzen da. Hemen ikusleen arteko bolondres batek eta Fidelek, desafio handi baten bitartez Capulitaren arreta lehiatzen dute.

Adiskidetzeko tartea heltzen da eta Capulitak, airean hegan egingo balute bezala Hula Hop uztaiekin jolasten harriturik utziko du publikoa, eskusoinuaren zuzeneko doinuaz lagunduta. Amaitzeko, elkarrekin errealitateari buelta emango diote, kutxaren gainean buruz beherako eta akrobazia saioa burututa.