Ondorengoak

 

 

 

ONDORENGOAK

Mona eta Konfuso anai arrebak dira. Beto eta Pantxi ere bai. Denak lehengusu-lehengusinak dira, aspaldiko zirku familia bateko kideak.

Herentzian ikuskizun bat hartu dute, Miren eta Josune arbasoek duela 200 bat urte sortu zutena. Oso-oso ongi egin nahi dute, baina ez daude lasai osaba Pakok postal bat bidali dielako esanez haiekin ez dela fio eta edozein unetan beren lana ikustera etorriko dela iragarriz.

Ikusleen konplizitatearekin saiatuko dira lana modu txukunean bideratzen: esku jokoak, akrobaziak, kantak, klakea… dena ahalik eta hobekien egiten saiatuko dira, beren aurrekoen aholkua ahantzi gabe: “jendeari ongi pasarazteko, zuek gozatu behar duzue aurrena”