Skratx

 

 

 

SKRATX

Dibertigarria eta familiarra den umeentzako zein helduentzako antzezpena da Skratx.

Skratxek kontatzen du nola denboraren poderioz super-heroitik anti-heroira pasatu egin den. Baina orain da momentua ipurdia altzatzeko eta 360 graduko aldaketa bat emateko; esku artean arazo bat azaldu zaio eta, edo konpontzen du beti-betirako kapa zintzilikatu beharko du.

“Wert Igo” doktoreak bere kidea “Fantastik-Luzi” bahitu egin du, eta libratzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du. Egia esanda, Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.

Lortuko du Fantastik-Luzi Wert-Igo doktorearen eskuetatik libratzea???

Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez beteta.