Martxing band

Martxing band

Crazy Jazzer

CRAZY JAZZER

Bost musiko ezberdinek osatzen dute talde hau, oso ondo konbinatzen duten tronpeta, klarinetea, saxoa, tronboia eta banjoa. Jazz tradizionalean oinarria duten talde izurgarria.

Euskorleans

EUSKORLEANS DIXIE BAND

Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band.

Esaterako, Benito Lertxundiren “Bizkaia maite”, Mikel Laboaren “Txoriak-txori”, “Peio Joxepe”, “Boga-boga” edo “Batasuna”.

EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batetan izanez gero, girotze original eta harrigarri bat ziurtaturik izango duzu.

Marmara

MARMARA

Marmara Musik 1994. Urtean, Bizkaian sortutako musika taldea da. 7 taldekidek osatzen dute: tuba, tronboia, trompeta, klarinetea, baxua eta 2 perkusionista.

Denbora pasatzeko musika eta animazioa dira talde honen oinarriak. Jazz errepertorio alaia XX. Hamarkada hasieran New Orleans-en jaioa.