Alaiki taldea 2002. urtean sortu zen, dantzaldietan eta jaialdietan eskarmentu handia duten musikari batzuen ekimenez. Urte hauetan zehar Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako txoko gehienak bisitatu dituzte.
4 lagunek osatzen dute ALAIKI taldea, guztiak oso eraginkorrak, xede bezala jendea ondo pasaraztea dutelarik.
Euskal folkloretik hasi eta rock gogorreraino iristen den ibilbidea egiten dute, egungo musika eta betiko musikarekin.