Drindots

 

 

 

 

Realak lehenengo liga irabazi zuen urtean sortu zen Lazkaoko taldea, 1981ean. Geroztik Euskal Herri osoko plazetan zehar ibili da gelditu gabe.

Taldea bi kitarra, baxua, teklatuak eta bateriaz dago osatuta.

Gure herri errepertorioa eta euskal musikaren doinurik berrienak ongien nahasten dituen taldeetako bat da egun Drindots. Plaza-talde klasikoa izanik, jende gaztez inguratzen joan da, eta indartsu da oraindik ere.

  • Ahotsa eta kitarra: Jon Urdangarin
  • Teklatuak eta ahotsa: Fredi Pelaez
  • Baxua eta ahotsa: Jon Arruti
  • Bateria: Joxean Flores
  • Gitarra: Mikel Lazkano