Joselu anaiak

 

 

 

 

Duela urteak Joseluk ez duela berbenarik galtzen. Euskal herriko txoko guztiak ezagutzen ditu eta kapaza da momentu guztietan nongo jaiak diren esateko. Joseluk uda ematen du txupinazo, kalejira, txosna, kontzertu eta paella lehiaketen artean.

Duela 30 urte baino gehiago berak eta bere lau anaiek (Javier, Andoni, Féñix eta Jesús) Joselu anayak sortu zuten, Euskal Herriko talderik ezagunetariko bat. Anai guztiak musikariak dira.

Denbora guzti honetan Euskal Herriko txoko ia guztiak bisitatu dituzte. Leku galduetan, baserri urrutietan, ia ailegatu ezin izan diren lekuetan… jardun dute. Baina badago zerbait beti errepikatzen dena, herri txikienetan ikusle onenak daude!

Haien musika traiektoria ondo definituta daukate. Berbenetan haien musika interpretatzen dute, zortzi disko atera dituzte eta. Euskal musika herrikoia ere jotzen dute.