Laiotz taldea

 

 

 

Laiotz taldea 7 lagunek osatzen dute: 5 musikari eta 2 teknikari.

Taldeko abeslariak, afizioz hasi zuen ibilbidea musika munduan. Bere kasuan Gipuzkoako Euskal Kantu txapelketako finalean lehen postua bakarlari gisa lortu eta gero, egun lanbide bihurtu da beretzat.

Plazaz plaza, herriz herri, Euskal herri osoa zeharkatu du dagoeneko Laiotz taldeak eta pozik agertzen dira honengatik; udan lan asko egiten dute, maiatza aldean hasi eta urrira arte kontzertu asko izaten dituzte, uztailean eta abuztuan ez dute ezertarako betarik.

Hasieran bost gau segidotan saioa jo behar izaten zuten… baina gustuko tokian aldaparik ez da izaten eta… gustukoa dute musika egitea. Haientzat lanbide hau parranda egiteko beste era bat da. Jendea dantzatzen hasten denean, taldeak ere ondo pasatzen du.

Giro ona izatea beharrezkoa da. Beraiek taula gainean primeran pasatzen dute, eta hori transmititzen jakin behar da jendeak dantzatu ahal izateko.