Luhartz

 

 

 

 

Luhartz taldea 1983. urtean bi partaide zituela kaleratu zen aurreneko aldiz. 1997an gaur egun taldeko gitarrista sartu zen. 1999. urtean Aintzane Uria hasi zen abeslari bezala. 2015ean bi partaide berri sartu dira, baxua eta bateria.

Azkenengo urteetan Euskal Herrian zehar 1800 emanalditik gora izan dute eta Euskal Herritik kanpo ere izan dira emanaldi batzuk, EEBBn adibidez.

  • Ahotsa: Aintzane Uria
  • Akordeoia eta teklatuak: Rafa Iriondo
  • Gitarra: Etor Akordagoitia
  • Baxua: Gorka Escauriaza
  • Bateria: Kepa Calvo