Orots

 

 

 

 

Hirukote honek esperientzia du musika kontuan. Egan, trabuko eta Benito Lertxundirekin ibilitako musikariak baitira. Hauek gitarra, baxua eta bateria jotzen dute zuzenean, giro animatu nahian.

Errepertorio zabala daukan taldea da Orots, betiko folketik hasiz, rantxerak, umeentzako abestiak, rocka, ska eta beste zenbait abesti jotzen dutelarik.