…ETA HARRO GAUDE!!!
Egunero toki guztietatik eta komunikabide orotatik kontatzen digutenaren arabera, famatu, aberats edo “inportante” izateari egundoko garrantzia ematen zaio, baina askotan ez gara konturatzen inportanteena norbera den moduko izatea dela eta daukan lanbideaz harro sentitzea dela. Horixe da Tiburtzia eta Pankraziori pasatzen zaiena. Handikeriaz eta itxurakeriaz beteriko hainbat pasadizo gertatu ondoren, azkenean haien errealitatearekin topo egingo dute, norbera bere buruaz konforme gertatuko delarik…eta harro sentituko dira.