Organik

ORGANIK

Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun

distira nagusiena.

Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du, berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez daukatela.

Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta horrela bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere, Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran bilakatzea da.