Tarantela

TARANTELA

Tarantela, ikusle guztientzako eta edozein espaziotara molda daiteken umorezko antzezlan bat da, non hiru bufoik, intrigaz betetako bidai bat proposatzen diguten Erdi Arora, euren elezahar partikularra kontatuz.

Zaldunen txapelketa handia, printzesaren ezkontza ospakizunak, “Tarantularen” ziztadak sendatzeko herri dantzak, beste parodia batzuen artean…

Gazte eta nagusiek parte hartzeko aitzaki aproposa izango da,  ia-ia konturatu gabe, “Erdi Aroko” jai giro horretan sartzeko.