SORGINTXO DJ
Erre zituzten sorginen biloba dantzariak gara gu!
Nahiz eta txano erraldoiak, soineko beltzak edota sudur handia ez eduki, sorginak gure artean bizi dira. XXI. Mendean ez dute kikili saldarik prestatzen, ezta haien erratzekin egan egiten, baina aspaldi bezala, jendea sendatzen dute. Horretarako haiek priemran egiten dakitena egingo dute: erritmoa gure bihotzean sartu. Izan ere guztiok dakigu Zugarramurdiko akelarretan musika eta dantza nahitaezkoa zela.