EUSKAL HERRIKO ITSASOA
“Euskal Herriko itsasoa” antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologikoak elkarganatzen ditu: Herensugea, lamiak, Iparraizea, Hiru Mariak, olatu erraldoiak, edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat.
Antzerki-lan hau txotxongilo edo esku-marionetazko antzeztoki batetan antzeztuko da. Akzioa leku ezberdinetan kokatuko da (kostaldeko herrian, itsasoan, e.a.). Akzioak berak eta beharrezkoak diren elementu eszenografikoek finkatuko dituzte leku horiek. Elkarrizketa eta situazio guztiak bost eta hamabi urte bitarteko umeek ikus-entzuteko pentsatuta daude, preferenteki.