Ongi etorri Olentzero

 

 

ONGI ETORRI OLENTZERO

Gaur Olentzero etorriko dela iragarri dute. Ekarriko ote ditu opariak? Abestuko ote du inork ikazkin tripontziaren kanta? Eskolako ikasleak ohetik altxatzen dira goizean nork bere erara egiteko ongietorria Olentzerori. Baina hori guztia, antza, bost axola zaio Toni La Sali, agertokia beraren garbiketa-orgatxoarekin garbitu nahi duenari.

“Ongi etorri, Olentzero!” txotxongilo antzezlanak aktoreen lana eta muppet erako txotxongiloak uztartzen ditu. Umorea, sorpresa eta ikusle txikien parte-hartzea beti txotxongilo saioetan, ez dago mugarik saio honetan, beraz, dena gerta daiteke.