PIRATA GARRAPATA
Pirata Garrapatak bidaia izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidaia guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen… Australian, poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen.
Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Gaur, egunberezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa.
Itsasoan murgilduko gara. Bertan Bixigu Begi Gorri, Plakton, Pulpi olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu… Lortu ahal izango du, Pirata Garrapatak, arazoa konpontzea?
Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera. Goazen itsasoan murgiltzera!!