Magiklown

 

 

 

 

 

MAGIKLOWN

Sebastian Dunkerke artista paregabeak ikuskizun dotorea eskeintzen dizue. Magia, umorea eta trebetasuna une atsegina pasatzeko… Horretarako bere laguntzaile xelebreak, Panaiotis Fassoulasek, kolaborazio baliagarria emango dio… Beno, erdipurdiko kolaborazioa… Beno, ez. Hobeto esango genuke saiatuko dela laguntzen baina… Laburbilduz: Panaiotis desastrerik xelebreena dela ikusiko duzue berehala, eta lagundu baino, oztopoak besterik ez ditu jarriko ikuskizuna aurrera eramateko. Zoritxarrez, Sebastianek duen laguntzaile bakarra da eta egia esan bera ere nahiko mago eta artista eskasa da, beraz… Barre egiteko prest al zaudete?