Herri Kirol-Jokoak

HERRI KIROL-JOKOAK

Ume, gazte eta helduentzako ekintza egokituta (5 – 6 urtetik aurrera).

Gutxi gorabahera, hauetako 8-10 joku-kirol artean eramaten dira.

Monitore-animatzaile euskaldunekin eta soinu ekipoarekin.

  • Arto jasoketa.

Banan banan artoak jasotzen dira saskian sartuaz. Nahi duzun artotik hasten da, bai aurrekotik, bai erditik bai azkenengotik. Lehenik denak jasotzen duenak irabazten du.

  • Boloak

Bola batekin distantzi konkretu batetik ahal duen beste bolo botatzen saiatuko da. Boloak bota orduko aurrean dagoen bolo ezberdina bota behar duzu, bestela botatako boloak eztira kontutan hartuko.

  • Ferra Jokoa.

Distantzia batera lurrean kokatuta dagoan kirten batera ea zeinek ferra gehien sartzen dituen.

  • Giza proba.

Hirukotea egiten da, edo laukotera (indarra eta pisuaren arabera). Bat gurpil gainean esertzen da eta besteak gurpilatik katean lotuta dagoan kirtenetik tira egingo dute. Bi untze (joan etorria) egin ostean eserita doana aldatuko da, parte hartzaile guztiak proba egin arte..

  • Hankapaloak

Lurra ukitu barik, hankapaloen gainean joanik, mugatuta dagoan ibilbide bateri buelta bat eman eta txandakatu.

  • Harria

Harri bola lurretik leporaino jasotzea da. Harria lepoan dugunean botalekura (gurpila berezira) botako dugu. Goma barruan, bola dagoan tokian pertsona bakarra egongo da.

  • Igela

Distantzia mugatu batera, fitxak botako ditugu igelaren ahotik sartu nahian. Ea zenbat puntu egiten duen.

  • Ingudea

Ingudea bai behean dagoan txapa batean bai buru gainean dagoan txapa batean jo behar (nahi dogun beste). Horretarako adinaren arabera hiru pisu ezberdineko ingudeak erabiliko dira.

  • Kirrinka

Mugatuta dagoan distantzia batera pare bi buelta emotea, baina kirrinka ezin eskuekin ukitu..

  • Lastu Altxaketa.

Lastua, korda batean lotuta dagoena nahi dogun beste biderretan goian dagoan polea ikutu arte altxatu behar. Gero astiro astiro lurrera jeitsiaz. Badaezpada eskuan minik ez hartzeko daroadazan esku-larruak jantziko daurie.

  • Orga Jokoa.

Gurdia atzeko partetik jaso, aurreko partea lurrean egonik. Gurdiaren gurpilak lurrean jo barik bueltak emon. Gurdia jasotzeko pertsona bat edota bien artean egingo daurie

  • Sokatira

Bi talde egiten dira, soka muturrean talde bakoitzak ipiniaz. Ea zeinek tirada gehiago irabazten duen. Haur talde handia bada, orduan boskote edo seikoteko taldeak sortu. Denok denon kontra eginez.

  • Toka

Burdin txaflan bateri, distantzi mugatu batera dagoana, metalezko fitxa handiekin ea zeinek gehien jotzen dauan.

  • Trontza

Trontza, serrea edo arpanaz etzanda dagoan egur zatia ebaki behar, proba bikoteka egiten da.

  • Txalaparta

Binaka txalapartari doinua atera, txandak emonez “txakun” erritmoari jarraituz.

  • Txingak.

Esku bakoitzean pisu konkretu bat eroanik, ea zeinek buelta gehien (edo untze) egiten duen txingak lurra ikutu arte. Luzea egiten bada, mugatu leike egin beharreko bueltak, denbora hartuaz. Onena zera da, txingak eskuan izanik korrika egin barik aritzea, baina bai ahal dan azkarren ibiltea.

  • Uta

Tente dagoan egur zati bat, eta distantzi mugatu batera, metalezko fitxa handiekin ea zeinek gehien botatzen duen.

  • Xiba

Ea ze peonza gehiago irauten dauan.

  • Zakulariak

Zakua lepoan eroanda bi edo untze (joan etorria) gehiago egingo dituzte, ea zeinek arinen egiten duen. Proba taldeka egin daiteke, zakua lepotik lepora pasatuz txandaka eginez.

  • Zaku Lasterketa.

Zakuaren barruan sartuta bi untze (joan etorria) egingo dituzte, edo gehiago, ea zeinek arinen egiten duen. Proba taldeka egin daiteke, txandaka eginez.