Garilak 26

 

GARILAK 26

Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtearen amaieran sortu zen. Zuzeneko emanaldietan erakusten duen intentsitatea, bizitasuna eta energia dira taldearen bereizgarririk nabarmenenak. Aipatzekoa da, halaber, gaur egungo abestien moldaketetan darabilen zenbait euskal instrumentu tradizionalen presentzia. Hasieran, kide hauek osatzen zuten taldea: Eneko Benito (alboka/albokote), Maddi Elortza (trikitixa), Iker Álvarez (kitarra), Joanes Garmendia (baxua), Ieltxu Gimenez (bateria) eta Maria Lazkano (ahotsa). Garilak 26 taldekoek euren lekua egin dute.

Erromeria taldea izanagatik, kantu-sortzaileak ere badirela erakutsi dute musikari hauek2016.urtean, beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu propioz osatutako lehenengo diskoa grabatu: “Adrenalinaren Zain”.