Urrats

 

 

 

 

Urrats Erromeria talde uribekostarrak Euskal Herriko plaza ugari bisitatu izan ditu proiektuari hasiera eman ziotenetik. Ahots nagusia emakumezkoa da eta instrumentu batzuk ere jotzen ditu abestu bitartean, hala nola, zeharkako txirula, tin whistlea, txirula eta panderoa.

Taldea osatzen duten beste lau musikariek ahotsarekin, gitarra, baxua, trikitixa eta bateria laguntzen dituzte kanta ezberdinak sortuz. Gazte Akelarrearen abestia erromeria talde honek konposatu zuen Koldo Gezuragaren letran oinarrituta.