FREESTYLE BIKE SHOW
Gure erakustaldi izarra, bizikleta gaineko bi kirol uztartzen dituena: Trialsina eta Dirtjumpa. Lehena, modulu ezberdinetatik jauzika zirkuitu bat osatzean datza, hankarik lurrean ipini gabe, eta bigarrena, airean jauzi eta akrobazia arriskutsuak egitea da, azaldu ezineko ikuskina osatuz. Bertan ipiniko ditugun plataforma ezberdinek 5 metrotik gorako altuera ikusgarria daukate! Eta, nola ez, erakustaldia ikusgarri bezain dibertigarria izan dadin, publikoak ere protagonismo handia hartzen du!