Perkusioa

 

 

Perkusioa

Builaka

BUILAKA

Duela hamar urte baino gehiago hasi zen perkusio talde hau edozein herri animatzeko gai da.

Perkusio talde moduan hasi ziren, baina ia gizarte mugimendu bihurtu dira. Etengabe saiatzen dira gauza berriak egiten musikaren arloan, eta itzel ondo egin ere! Zuen herriko jaiak animatu nahi izanez gero talde honek gustura lagunduko dizue. Haiek dioten moduan: “Bihotzak taupaka, ahotsak oihuka, belarriak ziztaka, begiak bueltaka, zarataz dantzaka guztiak builaka.”

Katxarrada

KATXARRADA

Katxarrada Bizkaiko ezkerraldetik datorren perkusio taldea da.

13-15 partaidek osatzen dute herriko kaleak animatzen dituen musika talde hau. Animatzea, dantzatzea, gozatzea… horiek izango dira Katxarradak kaleetan zehar lortuko dituen hainbat gauza, baina horretarako herriaren laguntza beharko dute. Poza, algara eta gogoak beharrezkoak izango dira!

Kolpez blai

KOLPEZ BLAI

Emanaldi osoan zehar energía, dantza eta mugimendua eskeintzen dituen ikuskizuna da Kolpez Blai.

Musika musnuan ibilbide luzea daramagun eta kalera irteteko gogoz gauden 9 musikari gazte eta alaiek osatutako taldea.

Ikuskizun mugikor hau, ikusle eta ordutegi guztietarako aproposa da… plaza, kalejira, jaitsiera, desfilea… edozein ekitalditarako aproposa.