Patxi eta konpainia

 

 

 

PATXI ETA KONPAINIA

Dantzaren aukeran, dantzaren inguruan. 1997tik 2004 arte, “Tapia eta Leturia” eta “Batbiru” taldeekin ari zen Patxi Perez. Gaur, elkartasun gaitza lortu du “Konpania” taldearekin. Hark bezala, musika eta dantza festara erakartzea dute grina. Publikoarekiko harremana da gain gainekoa beraientzat: harremana dantza aretoan egiten da, bertan Patxik urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan harrarazten duenean, gelak edo plazak osoki dantzan ezartzen ditu. Fandangoak edo euskal jauziak (mutxikoak) nahasten dira “mazurka”, “bourrée” edo beste “skotish”ekin. Musikari, dantzari eta publikoaren arteko elkartze benetakoa eta aktiboa.  Musikariak Patxi Perez dantza antolatzailearen inguruan elkartzen dira. Han eta hemengo dantza eta musika tradizionalak eskaintzen dizkigute.