Drakula Buruz Behera

 

DRAKULA BURUZ BEHERA

Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argia prest, Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina… oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen.

Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean? Ikuskizuna bertan bera utzi? Ez, inola ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunenaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta ahala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.