TREN GELTOKIA
Oso bereziak eta ezberdinak diren hiru pertsonaia. Tren geltoki magiko batean topatuko dira. Trena ez da oraindik heldu eta bitartean…
PANTXI: Entrenatzaile fisiko, mental eta espirituala (edo hori uste du berak). Yoga, Bio dantza, Tai chi, Chi Kung, Cha Cha Cha, Charleston, Akro Yoga, Makro Yoga…
Bere ezagun berriei lagundu ahalko die??? Eta publikoari? Eta kaletik pasatzen denari?
MONA: Ballet dantzaria da ia jaio zenetik. Orain kasting batera joan behar du, baina bere beldurrei aurre egin beharko die, besteak beste, bertigoa.
KONFU-SO: Boxealaria izan zen, pilotaria, malabarista, eskalatzailea, pozima saltzailea, lapurra, heroia ibilbide luzeko gizona, gizon jakintsua,.. Baina zer izango da orain??? Nondik dator eta nora doa? Ziur gauza interesgarriak kontatu eta erakutsiko dizkigula.
Antzerki zirko ikuskizuna. Familian ongi pasatzeko ikuskizuna!!!