Pupurri-pupurri

 

 

 

 

 

PUPURRI-PUPURRI

Ikuskizuna hastera doa, baina ez da inor azaltzen. Orduan, musika teknikari lanetan dabilenak, mikroa hartu eta bera artista artista ez dela, baina gaita jotzen badakiela eta zer edo zer egiten saiatuko dela… Xalto azalduko da gero eta teknikaria mozorrotzen hasiko da Xuplente bihurtu arte. Bi lagunen artean esketx, abesti, eta jolas dibertigarriz osatutako ordubeteko pupurria eskainiko digute.