Txirinbolo

 

 

 

 

TXIRINBOLO

Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan. Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humore eta dibertsio txinparta bat da! Zirkuko pistan ematen den hiru pailazo musikarien ikuskizuna, non helburua, umore garbiaren bitartez ikusleen barrea lortzea den.

Ordu beteko saioan zehar Gari, Montxo eta Joselontxok komeriaz beteriko istorio berriak dakartzate, pantomima, magia eta musika erabiliaz zirkuan girotutako munduan murgilduaz.